IRAKASLEAREN
GAITASUN DIGITALA
Hezkuntza, denboran zehar ibilbide bat egin du
IKTen inguruan. Alde batetik Premia sarea dago, gero Eskola 2.0 etorri zen eta
azkenik Sarehezkuntza. Premia 2000. urtean diseinatu zen eta bere atal batzuk
hauek dira: Ikastetxean oinarrizko sare lokala,
hornidura informatikoa, banda zabaleko konexioa … Hamar urte geroago Eskola 2.0
iritzi zen L.H-ko 5.mailatik D.B.H 2.mailararte. Bere helburuak ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea,
irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea, lan dinamikoa, partehartzailea,
beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea, etab dira. Azkenik, SHG “
Sare Hezkuntza Gelan” sortu zen, bere xedea baliabide digitalak gelan erabiltzea,
irakasleriaren prestakuntza baliabideak gelan erabiltzea edota sortzea eta material
berriak sortzeko edo egokitzeko gelan erabiltzea zen. Beste alde batetik, IKT
heldutasun eredua daukagu, bere hiru maila desberdinekin eta zehaztapen
batzuekin.
Gaur egungo irakasleek
IKTen konpetentzia edo gaitasuna izateko prest eon behar dira. Pertsona guztiak
ikasteko ingurune pertsonala izan behar dute, hau da, gure kabuz ikasteko kapazak izan behar gara
eta modu berean gaitasun berriak eskuratu, beraz, irakasleek ere ingurune hau
izan behar dute. Europako konpetentzia digitalerako markoa DIGCOMP deitzen da
eta bere xedea gaitasun digitalaren funtsezko osagaiak Europa osorako
identifikatzea eta baliozkatzea da. Bukatzeko, portfolio digitala IKTen
gaitasuna akreditatzen laguntzeko tresna dela esan dezakegu.

No hay comentarios:
Publicar un comentario