WEBS
WEB. 1.0
Web. 1.0 informazioa zabaltzeko sortu egin zen. Norabide
bakarrekoa zen, erabiltzaileek informaziora irizten ziren eta bertan bukatzen
zen prozesua.
Eskolan, berdina gertatzen da, ezagueren zabalpena
irakasleetatik ikasleetara izaten da. Ikasleek, irakasleak entzuten dituzte,
apunteak hartzen dituzte eta azkenean, azterketa bat betetzeko, hartutako
informazioa ikasten dute.
WEB. 2.0
Web. 2.0, guztion aportazio garrantzitsua da, horregatik
wikiak, foroak, blogak…sortu ziren. Honen helburua, guztiok kolaboratzea eta
bere jakintzak aman komunean jartzea da. Informazioaren hedapena norabide asko
hartzen ditu.
Hezkuntzan sartzerakoan,
irakasleak bere ezaguerak ikasleei erakuzten die eta gainera ikasleen
artean ere eztabaidak sortzen dira. Metodo hau funtzionatzeko, komunikazioa,
kontribuzioa eta kolaborazioa egotea ezinbestekoa da.
WEB. 3.0
Edukiak libreak dira eta eskuragarri daude. Irakaskuntza
auto zuzenduta dago eta ikasleen jakin minan oinarritzen da, non arazoen
konponbideak, berrikuntza eta kreatibitatea prozesuaren parte dira.
bideoaren ondorioa: talde barruan gaudenean bakarrik dagoena alde batera usten dugu eta agian, gu bino jatorragoa da.
bideoaren ondorioa: talde barruan gaudenean bakarrik dagoena alde batera usten dugu eta agian, gu bino jatorragoa da.
Autorea:-Leyre I. Berrozpe Casado
Web 1.0 eta hezkuntza
Web 1.0 eduki estatiko eta norabide bakarreko bezala
definitu ahal izango genuke. Interneten ikusitako lehenengo web orriak ez ziren
berritzen, horregatik esaten dugu eduki estatiko eta norabide bakarrekoak
direla. Web 1.0ren helburua informazioa ematea zen, batez ere informazio
kulturala.
Web 1.0 hezkuntzarekin lotuz gero,
esan genezake hezkuntza 1.0 ziurtatuak dauden irakasleak ematen dutela, hauek
ikasgela batean daude errezeptore bakar batekin, ikasleak. Ikasleak, bere ikaskuntza
gauzatu ahal izateko, irakasleak ematen duen informazioa eta kurtsorako
hautatutako liburuak bakarrik ditu aztergai. Klaseak era pasibo batean ematen
ditu irakasleak, inolako elkarrekintza burutu gabe, honek ikasketak
indibidualizatzea dakar, ikasleen arteko harremanak galduz.
Web 2.0 eta hezkuntza
Web 2.0 erabat berritu egin zuen
zegoen web zerbitzua, Interneten bigarren generaziotzat jotzen da. Web 2.0ren
helburuak norbanako bakoitzaren jakintzak partekatzea da, parte hartze
handiagoa sustatzea… azken finean, askoz informazio gehiago eskaintzen digu.
Beraz, esan genezake web kolaboratzaile bat dela, honek erabiltzaile asko
izatea ekarri du. Web 2.0ren barnean, sare sozialak, foroak, blogak… kokatzen
dira.
Web 2.0 hezkuntzarekin lotuz, orain
ikasleak beraien muga propioak jarriko ditu, hauek lortu ahal izateko esploratu
behar izango dute, hori egiterako orduan, esperientzia berriak biziko dituzte
eta esperientzia hoietatik ikasiko dute. Ikaskuntza zerbait kolaboratzailea da,
beste ikasleen laguntzaz lortzen dena.
Web 3.0 eta hezkuntza
Aplikazio eta hodeiaren web-a da. Gaur egun ez ditugu
bakarrik ordenagailuak erabiltzen internetera konektatzeko, baizik eta
tabletak, mugikorrak… ere. Azkarra den web bat bezala aurkezten da eta hodeia
erabiltzen du erabiltzaileei hainbat zerbitzu eskaintzeko.
Hezkuntza 3.0tik nahiko urrun
gabiltza oraindik, hala ere, hezkuntza 3.0n aurkituko dugu goi mailako
hezkuntza. Hezkuntza honetan hezkuntza aukera transkulturalak aurkituko dira,
non parte hartzaileek beraien ikaskuntza zehaztuko duten.
Bideoaren ondorioa
Ezin gara besteetaz barre egin
ondoren gutaz barre egin al daitezkeelako.
Autorea: Iker Bujanda Salazar
Web 1.0 eta honen
aplikazioa hezkuntzan:
- Web 1.0 Internet
dokumentuen sarea da. Informazioa ikusi nahiz irakurtzeko aukera bakarrik
ematen du, informazio hori ezin da editatu; hau da, ezin da ezer ez
ezabatu ezta gehitu ere. Horregatik, esan dezakegu, informazioa
zentralizatua eta aldagaitza dela.
- Hezkuntzan
gauza bera gertatzen dela sumatu dezakegu. Irakasleak egunero tokatzen den
gaiari buruz hitz egiten hasten die ikasleei, hauek irakasleak esaten
diena entzun eta gero buruz ikasten dute azterketa gainditu ahal izateko.
Hortaz, bereganatutako informazio horretan ez dago modifikaziorik egon
ikasleen aldetik, hauek irakasleak esandakoa ikasi egiten dutelako eta ez
dietelako aukerarik ematen esandakoa aldatzeko.
Web 2.0 eta honen
aplikazioa hezkuntzan:
- Web
2.0-n informazioa
ikusteaz eta irakurtzeaz gain, iritzia emateko, editatzeko, sortzeko eta
konpartitzeko aukera ere ematen du; hau da, hartzailea izateaz gain guk
ere gara sortzaile. Honek, inteligentzia
kolektiboan eragin positiboa du. Pertsona ezberdinen iritziak emateko eta
konpartitzeko aukera ematen baitu.
- Eskolan bertan
berdina gertatzen da. Ohikoa da, gai berri bat hasterakoan gaia ematen
hasi aurretik irakaslea ikasleei hortaz zer dakiten galdetzea, gero banaka
gaia irakurtzea eta irakurritakoaz zer ulertu duten idaztea, eta azkenik,
denen artean komentatzea bakoitza bere iritzia emanez; hau da, debate
antzeko bat egitea. Modu honetan denen arteko kooperazioa, kolaborazioa
eta komunikazioa sustatzen da.
Web 3.0 eta honen aplikazioa hezkuntzan:
- Web
3.0aren bidez, komunitate sozialak konplexuagoak eta esklusiboagoak egiten
dira. Internet sareko konexioa azkarragoa da eta edukiak libreak dira.
Gainera, beste hainbat aparatu teknologikorekin konektatzeko aukera ematen
du.
- Irakaskuntzan
laborategiak, ikasgelak, klase saioak… simulatzen dituen ingurugiroak
hedatzeko aukera eman du.
Txorien bideoaren
ondorioa:
Oso
erraza dela taldean eta babestuta sentitzen garenean ahulagoa den eta bakarrik
dagoen pertsona batetaz barre egitea, baina gero guri hori egiten digutenean ez
gara batere ondo sentitzen.
Autorea: Leire Calzada Carro
Web
1.0 eta honen eragina hezkuntzan: telekomunikazioaren
hasierako hedapena bezala
ulertzen da. Web 1.0 informazioa zabaltzeko eta bilatzeko sortu zen.
Web 1.0 honen ezaugarrien artean esan beharra dago norabide
bakarrekoa zela eta edukie dagokionez erabat estatikoa; izan ere
norbanakoak web-an beti informazio bera aurkitzen zuen, azken
hau, ez baitzen eguneratzen.
Beraz, ondorioztatu genezake web 1.0 helburua,informazio
kulturala,historikoa eta batez ere orokorra ematea zela.
Hezkuntzari
dagokionez berdina gertatzen da; izan ere web 1.0k hezkuntza estatiko
eta komunikazio eskaseko bat
eskaitzen digu. Hezkuntza mota hau web 1.0ko irakasleak osatuko dute
eta hauen ezagupenak, berahiek hautatutako liburu eta txostenetatik
igorriko zaizkie bere ikasleei. Klaseei dagokionez , klase erabat
pasiboak izango dira, elkarkomunikazioa oso mugatua izango da eta bi
subjetu mota hauen harteko harremana oso eskasa izango da.
Web
2.0 eta honen eragina hezkuntzan: Telekomonikazioaren
Bigarren generazio bat izan zen. Aurrerakuntza
handia ekarri zuenea hezkuntzan, zein gizarteko arlo gehienetan. Web
2.0 informazioa aurkitzeaz eta irakurtzeaz gain , editatzeko,
sortzeko eta garrantzitsuena informazioa partekatzeko aukera ematen
digu honek. Bestalde
esan beharra dago web 2.0, 1.0 ez bezela hau malgua dela eta ez
norabide bakarrekoa.
Hezkuntzan normala den bezala,
web 2.0 aurreraketa nabarmenak ekarri ditu. Horien artean egungo
klaseak dagoeneko ez dira lehen ziren bezain pasibo eta ortodoksoak.
Irakasleak ikasleei beren ezaguerak jarraituko dizkie transmititzen,
iturri ezberdinen bitartez baina ondoren ikasleak beren kasa
aportazio eta iritzi ezberdinak emango dituzte hauek arkitutako eta
garatutako informazioen bitartez. Azken finean ikasleak jarriko dio
muga bere buruari eta klaseak komukikazio handiagokoak eta
dinamikoagoak bilatuko dira.
Web
3.0 eta honen eragina hezkuntzan: Web.3
ez da erraza definitzen; izan ere oraindik ez da
bere kontzeptua zehaztu. Web
3.0aren bidez, komunitate sozialak konplexuagoak eta esklusiboagoak
egiten dira
eta internet sareko konexioa azkarragoa da. Gainera aipatu beharra
dago gaur egun, ordenagailuak ez ezik tabletal, mugikorrak eta beste
zenbait gailu mota erabiltzen ditugula interneten konektatzeko.
Hezkuntzari dagokionez esan
beharra dago oraindik web3.0 zertxobait hurrun dagoela oraindik gure
hezkuntza mota web 2.0n kokatzen baida.
Ikusitako
bideoaren ondorioa: Oso
erraza izaten da taldean, pertsona bat etiketatzea eta honetaz barre
egitea bere arraza, tamaina edo itxuragatik. Baina gogoan eduki behar
dugu oso garrantzitsua dela kidea errespetatzea; izan ere guk ez
badugu errespetatzen ondoren besteek, gu ere ez gaituzte
errespetatuko.
Autorea:Pablo Berriotxoa Izaguirre
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarEste comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminar